Version User Scope of changes
Aug 24 2007, 6:28 PM EDT (current) koro
Apr 7 2007, 4:57 AM EDT koro

Changes

Key:  Additions   Deletions
  • Enpresaren jarduerarako beharrezkoak diren materialak erosi eta ekoizpen edo merkaturatze prozesu bakoitza hasten denera arte biltegiratzea. Erosketa egiten denetik produktua saltzen den arteko epea.
  • Enpresak biltegiratzen dituen materialak izakinak dira eta mota desberdinekoak izan daitezke: lehengaiak, erdilandutako produktuak, landutako produktuak, salgaiak eta abar. Izakin hauek izateak kostu batzuk eragiten ditu eta enpresa minimizatzen saiatu behar du; mota desberdinetako kostuak daude: eskaera kostua, mantenimendu kostua, inbentario kostua eta stock haustura.
  • Eskaera hobezina: enpresakepe bakoitzeko inbentario kudeaketako kostu totalak minimizatzeko erosi behar duen material kopurua. Hau dena kudeatzeko ABC eta JIT sistema erabiltzen dira, adibidez.
  • Biltegiko izakinak irizpide desberdinen arabera balora daitezke: PMP(batezbesteko prezio ponderatua), FIFO (Lehena sartzen lehena ateratzen)eta LIFO(Azkena sartzen lehena ateratzen).