1915: F. W.
Harris-ek garatu zuen eredua.
Wilson izeneko konsultore eta aholkulari baten ahaleginei zor zaio. Horregatik
Wilsonen eredua ere esaten zaio Harris-ek garaturiko eredu honi.
Baldintzak:
- Produktuaren eskaria konstantea da, uniformea eta ezaguna. Beste era batera esanda, biltegitik beti kantitate bera ateratzen da.
- Eskaria egin zen unetik jaso bitartean (hornidura epea) pasatzen den denbora konstantea da.
- Prezioa independientea da. Kantitateak ez dio eraginik egiten.
- Mantentzearen kostua inbentarioaren bolumenarekin lotuta dago.
- Almazenean loteka eskatzen da eta eskari bakoitza egiteagatik ordaintzen dena konstantea da.
- Ez du stock hausturarik gertatu behar.
Inbentarioaren kudeaketak
gutxieneko stock-a eta gehienezko stock-a zehaztu behar ditu eta,
eskaera puntua markatu.
Wilson-en ereduak epe hobezina inbentarioen kudeaketa-kostua minimizatzen duen hori dela dio.


- Zenbat eta txikiagoa izan eskaria, gehiagotan eskatu beharko dugu (eskariak egitekoan gastuak hazi egingo dira) biltegi maila txikiagoa dago (mantentze kostua txikiagoa da).
- Eskariaren tamaina handia bada, biltegi maila ere horrela izango da eta mantentze kostua ere bai, baina urtean egiten den eskarien kopurua eta bere kostua txikiagoa izango da. Wilson-en ereduak eskariaren tamaina identifikatu nahi du, kostua ahalik eta murritzena izan dadin.