JIT edo “
Just-in –time” sistema ® Ekoizpen kudeaketako eta horniketa-kudeaketako sistema integratua da. Japonian garatu zen 80. urteetan eta, ondoren, EEBB-n aplikatu zen. Egun mundu mailako enpresek erabiltzen dituzte.
Sistema honen arabera, enpresak
ez du produkturik ekoizten produktu hori behar den arte, hau da, bezero eskaera edo fabrikazio agindu bat egon arte ez da ekoizten. Sistema honen oinarrizko helburua da inbentarioan dauden izakinen kopurua murriztea, bezeroek egindako eskaerak edo
fab rikaziofabrikazio aginduak berehala asetu ahal izateko. JIT inbentarioa ekoizpenaren eta enpresa horniketa era eraginkorrean funtzionamenduan mantentzeko gutxieneko izakinen-maila da. Xedea
mantenimendurako ahalik eta baliabide gutxienak eskaintzea, ekoizpen eta entrega-epeak murriztea eskaera aldaketei berehala erantzunez eta arazo operatiboak berehala identifikatzen dituen kalitateko sistema integratu bat izanez.