Have a Wetpaint account? Sign in
5.14. Inbentarioen kudeaketako ABC eredua
Eredu hau enpresa batek produktu barietate handia duenean eta produktu bakoitzari behar duten denbora eta baliabideak eskaini ezin diezaiokeenean erabiltzen den garrantziaren araberako sailkapena da. Izakin kategoria bakoitzak kontu maila diferentea behar du. Zenbat eta handiagoa izan inbentarioan sartutako elementuen balioa zorrotzagoa izan beharko du kontrola. Hiru kategoriatan sailkatzen ditu:
- A izakinak: Inbertsioari begira, artikulu garrantzitsuenak, biltegiko %20a izan arren, izakin totalaren %60 eta %80aren artean daude. Unitate kopuru txiki hori kontrolatuz, biltegiko gehiengoa kontrolatuta izango genuke. Hornikuntzarako balio ekonomiko garrantzitsua dute eta Ibilgetuaren baliabide kopuru handiagoa erabiltzen dutenez, OSO ZORROTZ KONTROLATU behar dira.
- B izakinak: Enpresarentzat ez dira hain garrantzitsuak. Kontrol sistema bat mantendu behar da, baina ez aurrekoa bezain zorrotza. Biltegiko produktuen %30a izan daitezke, eta biltegiko balioaren %10 eta %20 artean egon daitezke.
- C izakinak: Horniketa kudeaketarako garrantzi gutxiago duten izakinak. Enpresaren izakinen %50 ordezkatzen dute, baina biltegiaren balio totalaren %5 edo %10 baino gutxiago.
koro |
Latest page update: made by koro
, Aug 24 2007, 6:46 PM EDT
(about this update
About This Update
Edited by koro
view changes - complete history) |
|
Keyword tags:
Batxilergoa 2
Ekonomia
Enpresa
Hornikuntza
More Info: links to this page
|
There are no threads for this page.
Be the first to start a new thread.
