Eredu hau enpresa batek
produktu barietate handia duenean eta produktu bakoitzari behar duten
denbora eta
baliabideak eskaini ezin diezaiokeenean erabiltzen den garrantziaren araberako sailkapena da. Izakin kategoria bakoitzak kontu maila diferentea behar du. Zenbat eta handiagoa izan inbentarioan sartutako elementuen balioa
zorrotzagoa izan beharko du kontrola.
Hiru kategoriatan sailkatzen ditu
: - A izakinak: Inbertsioari begira, artikulu garrantzitsuenak, biltegiko %20a izan arren, izakin totalaren %60 eta %80aren artean daude. Unitate kopuru txiki hori kontrolatuz, biltegiko gehiengoa kontrolatuta izango genuke. Hornikuntzarako balio ekonomiko garrantzitsua dute eta Ibilgetuaren baliabide kopuru handiagoa erabiltzen dutenez, OSO ZORROTZ KONTROLATU behar dira.
- B izakinak: Enpresarentzat ez dira hain garrantzitsuak. Kontrol sistema bat mantendu behar da, baina ez aurrekoa bezain zorrotza. Biltegiko produktuen %30a izan daitezke, eta biltegiko balioaren %10 eta %20 artean egon daitezke.
- C izakinak: Horniketa kudeaketarako garrantzi gutxiago duten izakinak. Enpresaren izakinen %50 ordezkatzen dute, baina biltegiaren balio totalaren %5 edo %10 baino gutxiago.