Oinarrizko 3 alderdiz osatzen da:
- Lehenik ekoizpen departamentuak edo merkataritza departamentuak behar dituen produktuak erosten ditu. Kontuan izan beharrekoa: prezioa, kalitatea, entrega epea, ordainketa baldintzak, saldu ondorengo zerbitzua eta abar. Beste era batera esanda, hornitzailea aukeratu behar du.
- Ezinbestekoa da biltegiak izatea, bai aurrez erosi dugun materiala gordetzeko, bai ondoren ekoiztutakoa. Sailkatu eta kudeatzeko antolaketa sistema bat beharrezkoak izango dira.
- Derrigorrez inbentario kudeaketa bat ere egin beharko da. Izakin kopuru bat mantendu beharko da eta eskaera erritmoa zehaztu.