Have a Wetpaint account? Sign in
5.8. Inbentarioen helburuak:
Arriskuak minimizatzea. Normalean produktu bukatuen eskari kopurua ez da ziurra:
- Eskaria bat-batean haziko balitz, produktu bukatuen kopuruak ezingo zion erantzun eskari horri.
- Biltegiko lehengaiak ahitzen badira, enpresak ezingo du produzitzen jarraitu.
- Erosketa eta produkzio kostuak merketu.
- Zenbaitetan «loteka» funtzionatzea komeni da, hau da, lote handi bat fabrikatu eta ez berriz besterik fabrikatu lehenengoa ia bukatuta egon arte.
- Lehengaiak erosterakoan lote handi bat erostea komenigarriagoa izan daiteke, deskontuak aprobetxatu ahal izateko
- Eskari eta eskaintza aldaketak aurreikusi.
- Zenbaitetan aurreikusi egiten da aldaketa hori.
- Promozio batek eskaria haziko duela aurreikusten da.
- Urtaroaren arabera (nekazal gaietan, adibidez) edo zenbait produktu bukatu (helatuak, bentiladoreak, adibidez) eskari aldaketak egongo dira.
- Produktuaren garraioa eta banaketa erraztu.
- Produkzioa biltegiratu beharko da, loteka garraiatua izan arte.
- Beste horrenbeste gertatzen da produktua bukatu arte, fabrikazio fase ezberdinetan doanean nonbait biltegiratu beharko baita.
koro |
Latest page update: made by koro
, Aug 24 2007, 6:30 PM EDT
(about this update
About This Update
Edited by koro
view changes - complete history) |
|
Keyword tags:
Batxilergoa 2
Ekonomia
Enpresa
Hornikuntza
More Info: links to this page
|
There are no threads for this page.
Be the first to start a new thread.
